XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ELIKAPENA.

Pertsona nagusi eta osasuntsuen elikapeneko beharrizanak aztertu baino lehen, sarritan nahasten diren kontzeptu batzu argituko ditugu.

Elikapena.

Gizonek beharrezko dituen elikagaiek hartzeko era da.

Nutrizioa.

Prozesu multzo hauen bidez, gorputzak, nutrienteek hartu, transformatu eta erabili egiten ditu.

Elikapena borondatezko eta ekintza kontziente den bitartean, borondategabekoa da aldiz nutrizioa.

Gauzak honela izanik, elikapena hezi egin daiteken zerbait da; ez, ordea, nutrizioa.

Nutrizioa elikapena bukatzen den lekuan hasten da.

Dietetika.

Nutrizioaren oinharri zientifikoak interpretatzen dituen eta gizonari (nahiz osasunean, nahiz eritasunean) egokitzen zaion zientzia da.

Nutrimentu eta nutriente hitzak sinonimoak dira, bata frantsesetik hartua eta bestea ingelesetik; bata edo bestea elikagaietan dagozen oinharrizko sustantzia nutritiboek izendatzeko erabiltzen ditugu (karbonohidratuek, proteinek, lipidoek, ura, mineraleek eta bitaminek).

Gaur egun elikagai energi-emaile hitzarekin izendatzen dira lehenengo hirurak eta elikagai energi-ezemailearekin besteak.

ELIKAPENEKO BEHARRIZAN KUANTITATIBOAK.

Gizon normal baten beharrizan energetikoak, hiru ekintza handi hauk aurrera eramateko izaten dira: 1. Metabolismo Basala.

2. Gorputzaren Aktibitatea.

3. Janarien Ekintza Dinamiko Espezifikoa.

1. Metabolismo Basala.

Kondizio basaletan egonik, gorputzaren beharrizan energetiko minimoeri deitzen diegu honela.

Kondizio basal egoki batek baldintza hauk bete behar ditu: a) Atseden absolutua (osoa) b) Hamabi ordutako baraua, d) 20 C -etako tenperatura ingurunean.